Kirolari kuttunena proposatzeko azken eguna da gaur, barikua

Maider Arregi 2019ko aza. 22a, 13:00

Gaur dute antzuolarrek herriko kirolari kuttunenaren hautua egiteko azken eguna. Hirix aplikazioaren bitartez egin beharko dute.

"Proposamena egiteko, herritarrek izen-abizenak eman beharko dituzte, eta aukeratutako kirolariaren izena jarri. Aukeraketa librea da eta kirolari batek lortutako emaitzak, ibilbidea... saritzeko aukera izango dute", dio Kirol zinegotzi Garazi Larreak. Gero, bozketa egingo dute. "Ondorengo egunetan udaletxean jarriko dugu bozkatutakoei botoa emateko buzoia". Boto gehien jasotzen duen kirolariak abenduan Debagoieneko Kirol Sarietan Antzuola ordezkatuko du. Eta San Esteban egunean herriko aitortza ere jasoko du.

Iaz, Alaitz Urkiolarendako

Iaz, Alaitz Urkiola pilotua izan zen aitortza jaso zuen kirolaria. Lehenengoz antolatu zen sari-keta aberasgarria eta polita izan zela nabarmendu du Larreak: "Urkiolaren ibilbidea ezagutzen ez zuten askori pilotuaren lana gerturatu genion sariketari esker; polita izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak