Indarkeria matxistaren aurka, indarrak batuta

Maider Arregi 2019ko aza. 22a, 12:56

Azaroaren 25a astelehena dela aprobetxatuta, Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira egingo den eguerdiko elkarretaratzeak bat egingo du erretiratu eta pentsiodunen asteleheneroko aldarrikapenarekin, 12:00etan, plazan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzeak deitu dituzte. Azaroaren 25a astelehena dela aprobetxatuta, aurten, erretiratu eta pentsionisten aldarrikapenekin bat egingo dute. "Bi dira egingo ditugun ekintza nagusiak eta ordutegi zehatza dutenak. Batetik, goizeko kontzentrazioa. Eguerdiko hamabietan egingo da, Herriko Plazan. Gainera, azaroaren 25a astelehena izanik, erretiratuen astelehenetako protestarekin bat egingo dugu. Arratsaldean, aldiz, zazpietan elkartuko gara berriz ere plazan, eta beste kontzentrazio bat egingo dugu", iragarri du Andramanuelak herriko ema-kume taldeak.

Erasoak bistaratzea helburu

Andramanuelak taldearen asmoa inguruan izan daitezkeen erasoak bistaratzea da. "Hainbat komunikabidek helarazten dituzten mezuak oinarri hartuta, badirudi emakumeokiko indarkeria urruti eta modurik makabroenean gertatzen den kontua dela. Baina emakumeok bizi guztian zehar askotariko biolentziak bizi izaten ditugu gure gorputzetan, eta, sarri, oso gertuko pertsonengandik jasotakoak izaten dira, gainera. Erasotzaileak, beraz, ez du zertan urrutiko gizon ezezagun bat izan –izan daitekeen arren–", azpimarratu dute. Eta erasotua ere edonor izan litekeela diote: "Edozein emakumek jaso dezake erasoa. Hau horrela, indarkeriaren gertutasun hori islatzeko, ekintza bat ere prestatu dugu". Herritarren artean harridura eragingo duen ekintza izango dela aurreratu dute. "Beti diogun bezala, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia gisa autodefentsa feministaren bidea hobesten dugu. Izan ere, autodefentsa feminista indibidualki ez ezik, kolektiboan gauzatzen jarraituko dugula argi utzi nahi dugu azaroaren 25ean", azpimarratu nahi izan du Antzuolako emakume taldeak.

Gazte txokoan

ere aztergai Asteburuan landuko dute indarkeria matxistaren auzia gazte txokoan. Gaia oinarri duen unibertsitate-lana egina dauka bertako hezitzaileetako batek. Hala, bideoklipetako jarrera matxistak landuko dituzte bihar eta etzi, elkarrekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak