Etorkizunean nolako kultura gura duten aztertuko dute

Maider Arregi 2019ko aza. 27a, 09:00

Herritarrek bihar, hilak 28, abiatuko dute Antzuolako kulturaren gaineko hausnarketa; hiru saio egingo dira guztira. Guztiak, 18:30ean Olaranen.

Lehen hausnarketa saioan, herriko artista edo kultura elkarteetako kideak izango dira protagonista. Baina herritarrei irekia egongo da eta kulturaren gaineko kezka duen herritar oro gonbidatuta dago eztabaidetan parte hartzera. "Jada herritarren eta agente ezberdinen ikuspuntuak aztertu ditugu; hainbat elkarrizketa burutu ditugu eta kulturaren inguruko ikuspegi ezberdinak nabari dira, nahiz eta diagnostikoaren puntu as-kotan bat egiten duten", azaldu du Aztikerreko teknikari Xabier Luquek.

Modu horretan, elkarrizketen ondorioak izango dira hausnarketaren abiapuntua. "Hausnarketarekin jarraitzeko, abenduan beste bi saio iragarri ditugu. Hala, abenduaren 12ko saioan, beste herri batzuetako esperientziak ezagutzeko mahai-ingurua egingo da; eta azkeneko saioan, abenduaren 19an, Antzuolan kultur jardueran egin beharreko aldaketa edo hobe-kuntzak ondorioztatzen saiatuko gara", azaldu du Aztikerreko teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak