Prostata eta barrabiletako minbiziaz jardungo dute

Maider Arregi 2019ko aza. 27a, 10:41

Antzuolan, bailarako zenbait herritan bezalaxe, Movember mugimenduaren baitan taldea osatu dute. Hala, barrabiletako eta prostatako minbiziaz kontzientzia zabaldu eta bizitza osasuntsua eramatearen aldeko apustua egiteko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, Juan Pablo Sanz urologoak hitzaldia eskainiko du.

Movember mugimenduaren baitan Juan Pablo Sanz Jakak, Donostiako ospitaleko urologo saileko buruak, hitzaldia eskainiko du eta hainbat esperientzia eta bizipen elkarbanatuko ditu. Solasaldia, azaroaren 27an, eguaztena, arratsaldeko zazpietan izango da Olaranen.
Movember mugimendua baina, herritarrei zabaldu gura diete eta azaroaren 30ean, zapatuan, egingo duten elkarretaratzera batzeko deia ere egin gura diete antzuolarrei. "Asmoa da eguerdiko ordubatean Zurrategi plazan elkartzea Movember ekimenarekin bat egiten dugunok: ondoren, bibotea moztuko digu eta pote batzuk hartuko ditugu jai giroan", azaldu du Gotzon Madina taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak