Antiguako presa, konponduta; errota, aldiz, konpontzeke

Maider Arregi 2019ko aza. 8a, 11:37

Antiguako errotari turbina berria jarri behar zaio berriro martxan jartzeko; horretarako, urmaela hustu behar da lehenik. Presa konpontzeko lanak aurreko astean amaitu zituzten.

Antiguako presa 2018ko ekainaren 3ko uholdeen ondorioz apur-tu zen. Orduz geroztik, Antiguako urmaela –Kuba deritzotena– ur gabe geratu zen eta errotak martxan egoteari utzi zion. "Presaren mailatik hartzen zuen ura erro-tak eta hau apurtzean ura ez zen urmaelean sartzen. Apurtuta egon den bitartean, behin behineko irtenbide gisa ura hodi baten bitartez eraman da", dio Valen Moñux aparejadoreak.

Arazoak arazo, konpondu dute

Presa hormigoizko horma jarrita konpondu dute. "Urak bere maila hartu du eta Kubara sartzen da eragozpenik gabe. Baina esan behar da arazoak izan ditugula benetako maila hartu duen arte". Errota, ordea, ez dago martxan, turbina bat apurtuta daukalako. "Urmaela hustu egin behar da turbina berria jartzeko; Urak Agentziarekin adostu beharra dago eta horrek atzera dezake", dio errotaz arduratzen den Florentino Lamarianok. Presaren konponketa Udalak egin du eta 8.000 euro inguruko kostua izan du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak