Herriko kultura jardueraren gaineko hausnarketa egingo dute

Maider Arregi 2019ko aza. 1a, 10:00

Antzuolako Plan Estrategikoa 2018-2030 ekimenaren baitan, herriko kultura jarduera aztertuko dute azaroaren 28an herritarrek egingo duten mahai inguruan.

Parte hartze prozesuaren bitartez, Antzuolako udalak herritarrekin batera herriko kultura jardueraren inguruko hausnarketa egin gura du azaroan hasi eta urte bukaera bitartean. Izan ere, 2018an abiatutako Antzuolako Plan Estrategikoa 2018-30 ekimenaren baitan, herritarrek azaleratutako kezka eta lehentasunen artean herriko kultura jarduera zegoen. Hiru saio aurreikusi ditu Antzuolako udalak: lehena azaroaren 28an, eguena, egingo da; zehazki, mahai ingurua izango da. Bertan, herriko kulturaren bueltan lanean dabiltzan eragile, elkarte zein profesionalei eginiko elkarrizketak hausnartuko dituzte. Abenduaren 12an eta 19an, aldiz, saio irekiak egingo dira. Guztiak Olaran etxean, 18:30ean hasita.

 

Larrua eta alardea

Aurten jada kultura oinarri, bi saio egin dituzte. Lehen saioan larrugintzaren ondareaz jardun zuten herritarrek; bigarren saio irekian, berriz, Mairuaren Alardearen 10. urteurrena dela-eta balorazioa egin zuten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak