Irteera gastronomikoa eta kulturala egingo dute erretiratuek

Maider Arregi 2019ko urr. 30a, 08:00

Azaroaren 14rako, eguena, Lizarrara eta Metautera irteera antolatu du herriko Landatxope erretiratu elkarteak. Txango gastronomikoa eta kulturala izango dela aurreratu dute.

Asmoa da, lehenik, trufa museora bisita egitea. Trufa-txakurren trebatze erakustaldia ere ikusiko dute eta eskualdeko jaki dastaketa egingo dute. Ondoren, bazkaltzera joango dira. Eta arratsaldean, Lizarra herriaren bisita tren turistikoan egingo dute erretiratuek. Hala, honen sorrera, historia eta monumentu esanguratsuenak ezagutzeko aukera edukiko dute. 18:30ak aldera izango da itzulera ordua.

Izena emateko aukera azaroaren 4an eta 5ean, 16:00retatik 18:00etara bitartean, Landatxopeko bulegoan egongo da. Aipatu ere, egun horietan Gabonetako loteria erosteko aukera izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak