Erreka Plastics kooperatiba antzuolarrak lantegi berria ireki du Txinan

Amaia Aranegi 2019ko urr. 21a, 16:35

Zhuhai (Canton) hirian zabaldu du kooperatiba antzuolarrak produkzio planta berria. Dagoeneko lau lantegi ditu; Antzuolan–Gipuzkoa–, Queretaron–Mexiko–, Zhuhain–Txina– eta Olomuc-en–Txekiar errepublika–.

Lantoki berriarekin Txinako automozio merkatuari aurre egingo dio eta horretarako inauguratu beri dituzten instalazioetan makina eta produkzio sistema berriak txertatu dituzte, baita kudeaketa sistema aurreratua ere.

Injekziozko plastikozko piezen fabrikazioan erreferente

Lantegi berriaren inaugurazioarekin Errekak aurrera pausu bat eman du bere sektorean. Bereziki, automozioaren arloan injekziozko plastikozko piezen fabrikazioan erreferente bilakatzeko. Era berean, mundu mailan bere bezeroen beharrak egoki hornitzeko aukera eskaintzen die lantegi berriak, Europako eta Amerikako kalitate maila berbera ziurtatuz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak