Esan baina, Haur Dantzarien Egunerako prestatutako egitaraua ezin izan dela aurrera eraman bere osotasunean. "Goizeko kalejira ezin izan dugu euriagatik egin; bi dantza saioak eskolako patioan egin behar izan ditugu. Dena ondo joan da eta desfiletxo bat ere egin dugu dantza taldeak aurkeztuz. Baina pena pixka bat dugu dantza guztiak patioan egin direlako", azaldu du Oinarin dantza taldeko kideak. "Eskerrak eman gura dizkiegu gurasoei. Haurrak bazkaltzera etxeetara eramateko deialdiak arrakasta izan du-eta. Kasu batzuetan hiru haur eraman beharrean bi eraman behar izan dituzte gurasoek, pentsa!".