Antzuolako Haur Dantzarien Eguna ospatuko da domekan

Maider Arregi 2019ko urr. 18a, 13:06

Oinarin taldeak dena gertu dauka domekako egun osoko festarako; 340 bat dantzarik parte hartuko dute. Eguraldiak ez badu laguntzen, eskolako patioan egingo dira dantza saioak.

Antzuolako Haur Dantzarien Eguna opatuko da urriaren 20an, domeka. Antzuolako Oinarin dantza taldeaz gain, beste sei herritako dantza taldeek ere parte hartuko dute: Arrasateko bi taldek, Aretxabaletakoak, Soraluzekoak, Legazpikoak, Zumarragakoak eta Oñatiko taldeak, hain zuzen ere. Zortzi dantza talderen emanaldiak izango dira ikusgai. Izan ere, 210 haur dantzari etorriko dira eta, guztira –Oinarineko haur dantzariak batuta–, 340 haur dantzarik alaituko dituzte herriko kaleak domekan.

Egun osoko egitaraua prest dute antzuolarrek. Hala, 10:30ean, beste herrietako dantzariei harrera egingo diete Herriko Pla-zan. Goizeko hamaikak aldera hasiko da dantza taldeen kale-jira herriko kaleetan barrena. Eta 12:45 aldera, Zurrategi plazan goizeko saioa egingo dute.13:30ean, aldiz, haurrak etxeetara bazkaltzera eramango dituzte eta arratsaldeko saio nagusia 17:30ean hasiko da, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak