Barrua lantzeko saioak eskainiko ditu Jesus Maria Matak

Maider Arregi 2019ko urriaren 15a

Ikasturte honetan ere Nigan doako saioak izango dira Olaranen. Jesus Maria Matak gidatuta hiru saio ezberdin eskainiko dira. Urrian hasiko dira ikastaroak eta izena emateko epea zabalik dago.

"Saioetan parte hartzen dutenek bere buruarekin bakean bizitzea eta zoriontsu izatea gura dugu. Eguneroko zenbait egoeraren aurrean zein praktika erabili daitekeen erakusten dugu. Ohartu gara gainera,  gurasoek euren haurrekin etxean praktikatzeko ere oso ona dela".

Hiru saio ezberdin

Hamabostean behin, neska-mutikoendako saioa egingo da (6.mailatik aurrera); hilean behin, helduendako hastapen ikastaroa izango da; eta hiru astean behin, teknikak egunerokoan praktikan jarri gura duten helduendako.

Izena emateko epea zabalik

Urriaren 24an hasiko da haurren saioa; urriaren 25ean hastapenekoa eta urriaren 29an helduena. Izena emateko, bidali mezua 669 132 900 telefonora edo e-maila nigan@yahoo.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak