Arratsaldeko yoga ikastarorako, bigarren taldea sortu da

Maider Arregi 2019ko urr. 9a, 12:03

Yoga ikastaroa egiteko bigarren taldea sortu da eta izena eman daiteke udaletxean. Arratsaldez eskainiko da 17:00etatik 18:30era bitartean. Irakaslea, Mireia Juaristi oñatiarra izango da.

 

Saioak

Astelehen eta asteazkenetan

-10:30-12:00. Azaroaren 4tik ekainaren 29ra, (oraindik tokia dago eta izena emateko epea luzatu egin dute).

-17:00-18:30 . Urriaren 7tik maiatzaren 27ra.

Hileko kuota: 40 €

Kobraketak

Goizeko saioak:

Lehena: azaro-abenduari dagokiona, azaroan. 80 €

Bigarrena: urtarrila-otsaila-martxoari dagokiona, urtarrilean. 120 €

Hirugarrena: apiril-maiatza-ekainari dagokiona, apirilean. 120 €

Arratsaldeko saioak:

Lehena: urri-azaro-abenduari dagokiona, urrian. 120 €

Bigarrena: urtarrila-otsaila-martxoari dagokiona, urtarrilean. 120 €

Hirugarrena: apiril-maiatzari dagokiona, apirilean. 80 €

Izena emateko: udaletxean. Izen-ematea orria bete behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak