Ia 20.000 euro bideratuko ditu Udalak euskara sustatzeko

Maider Arregi 2019ko urr. 5a, 09:38

Aho batez onartu ditu Antzuolako udalbatzak euskarara bideratzeko dirulaguntzak. Guztira,19.766 euro.

Iraileko ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zituzten euskara bideratutako dirulaguntzak. Aurreko agintaldiko batzordean onartuta zeuden arren laguntza hauek, berriro onartu behar izan dituztela azaldu zuen Kultura zinegotzi Garazi Larreak: "Agintaldi berriko zinegotziekin eta Kultura batzordean, berriro onartu behar izan ditugu euskarara bideratutako laguntzak".

Iazko ildo berean banatuko dira laguntzak, ez dute-eta apar-teko eskaerarik jaso. "Urtero talde berei ematen zaie laguntza, ez dago aldaketarik, ez baitago bestelako eskaera berririk", argitu zuen Larreak. Guztira, 19.700 euro pasatxo banatuko ditu Antzuolako Udalak:Hala, Herri Urratsi, Nafarroa Oinezi eta Kontseiluari 500 euro banatuko zaizkie; Badiharduguri, 125 euro; Goienarekin hitzar-mena du Udalak eta 17.266 eurokoa da hitzarmena. Aurten, kopuru altuagoa bideratuko da Lanbide Heziketako euskarazko materiala sortzeko lanean diharduen Lanekirendako, 875 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak