Antzuolarrak lasterketa aparta egin zuen. Garaipena esku-eskura izanda ordea, erorketa baten ondorioz ez zuen lehena helmugaratzerik izan. Bi kilometro faltan ihes eginda zihoan, bakarrik; baina esan bezala erori egin zen. Mendiko saria ordea Kortabarriaren esku geratu zen.