Gabonetarako erabilgarri egongo da Torresoroa

Maider Arregi 2019ko ira. 20a, 11:25

Hiru hilabete iraungo dute Torresoroa aretoa konpondu eta berritzeko lanek. Aseguruen kontsortzioak hartu du bere gain eurite bortitzek eragindako kalteen gehiengoa. Udalak, baina, zenbait hobekuntza egiteko 50.000 euro bideratuko ditu.

Uztailean hasi ziren Torresoroako lanak; abuztuko geldialdiaren ostean, irail hasieran ekin zioten lanei berriro. Hirigintza teknikari Valen Moñuxek espero du konponketa eta berri-kuntza lanak hiru hilabetean eginda egotea. "Irailean, urrian eta azaroan zehar egingo dira lanak. Espero dugu urte bukaerarako amaituta egotea. Epe hori aprobetxatuko dugu hondatutako altzariak eta azpiegitura erosteko, gero dena prest izateko eta denbora aurrezteko. Gabonetarako gura dugu Torre-soroa guztiz erabilgarri edukitzea", argitu dio GOIENAri Valen Moñuxek.Gainera, Antzuolako Udalak Aseguruen Kontsortzioarekin adostu berri du kalte-ordainen kopuru zehatza zein izango den. "Kalteak eurite bortitzek eragin dituztela egotzita, erantzule Ase-guruen Kontsortzioa egin da. Adostasuna lortu da eta, beraz, 326.000 euro ordainduko du ase-guruak indemnizazio gisa", argitu du.

Liburutegia, 'zero gunea'

Kalte handienak lehen solairuak jasan zituen 2018ko ekainaren 3an; batez ere, liburutegiak. "Ura lehen solairutik sartu zen eta kalte handienak ere bertan gertatu ziren. Auditoriuma, zorionez, ez da guztiz hondatu".

Hobekuntzak

Torresoroako lanak aprobetxa-tuta, 50.000 euroko kostua duten hobekuntzak egingo ditu Udalak. "Lehen solairuan, aldaketak eta hobekuntzak egitea erabaki du Antzuolako Udalak. Hobekuntza dezente izango dira, gainera". Torresoroa berrituak izango dituen hobekuntzak hauexek izango direla jakinarazi du Udalak: bi ate berri jarriko dira eraikinean –bat automatikoa–; ikasteko zona berregokitu egingo da; antzokiko argiteria ere ipiniko da; eta segurtasun neurriak hartzeko, kamera jarriko da Gizarte Laguntzailearen bulego inguruan.

Aretoko lur guztia altxatu beharko da

Torresoroako auditoriumak kalteak jasan zituen, baina, zorionez, ez liburutegiak jasan zituenaren adinakoak. "Ura ate azpitik sartu zen auditoriumera. Baina metro batera iritsi zen ura eta almazeneko material guztia hondatu zuen –bafleak...–. Kalte handiena, baina, auditoriumeko lurrak jasan zuen, eta aldatu beharra dago", argitu du Hirigintza teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak