Eskola handitzeko lanik zaratatsuenak, eginda

Maider Arregi 2019ko ira. 16a, 10:01

Abuztu erdialdean abiatu zituzten Herri Eskola handitzeko lanak; hala, ikasleek ikasturtea hasterako lanik zaratatsuenak eginda geratu dira. Urte eta erdi iraungo du obrak, eta, guztira, 1.200.000 euro pasatxoko aurrekontua izango du.

Uztail bukaeran hastekoak ziren arren eskola handitzeko lanak, abuztuko bigarren astera arte ezin izan dira hasi. Hala ere, lanik zaratatsuenak, hondeaketa eta zulatze lanak, amaituta daudela azaldu du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek. "Ikasturtea hasi da eta zarata han-diena ateratzen duten lanak ere egin dituzte. Orain hasiko dituzten bestelako hondeaketa lanek ere molestatu egingo dute, baina gutxiago. Obretan gertatzen den moduan, hautsa eta lokatza aterako dute. Baina esan beharra dago zarata gutxiagoko lanak izango direla eta okerrena egin-da dagoela", argitu du Moñux udal aparejadoreak.Lanen epeari dagokionez, urte eta erdikoak izatea adostua dagoen arren, Hirigintza teknikariak azaldu du esperantza ba-dutela obra lehenago amaitzeko, baina ikusi egin behar dela. "Opor egunetan egin behar diren lanek baldintzatuko dute obraren martxa; beraz, ikusi egin beharko da epea aurreratu daitekeen".

Obra sakona

Patioa eta jangela ere handiagoak izango dira. Jangela ia bikoitza izango da, gainera. Lehen solairuan, bi gela egongo dira –horietako bat bikoitza izango da, handiagoa–. Bigarren pisuak, aldiz, tamaina bereko hiru gela edukiko ditu. Horrez gain, pisu bakoitzean bulegoak eta komunak ere egingo dira. Eraikinak bi pisu edukiko ditu, beheko baxuaz gain. Obra sakona izango da. "Eraikinak U forma dauka eta Sagastira irekita dago; patioa erdian. Obra egitean, O forma izango du eta ez da zabalik egongo. Gelak jarriko dira itxiera horretan. Patio estalia izango du eta goian terrazak". 1.200.000 euro pasatxoko aurre-kontua dauka eta arkitektura tradizionalari, estilo modernoko eraikina gehituko zaio: "Orain arteko handitze lanek estilo klasikoa jarraitu duten arren, orain modernoaren alde egin da".

Modernoa eta handiagoa

300 metro koadro handiagoa izango da Antzuolako Herri Eskola. Lan sakonak egingo dira eta gela gehiago izateaz gain, patioa eta jangela ere handiagoak izango dira. Aurrefabrikatutako gelak egon diren alboko espaloirainoko azalera hartuko du eskola berrituak. Luzeran ere irabaziko duela espazioa azaldu du Valen Moñux teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak