Haur eta helduentzat, eskulan tailerretan aritzeko aukera

Jone Olabarria 2019ko ira. 11a, 13:00

Edurne Uribesalgoren gidaritzapean, norberak landu nahi duen diziplinan aritzeko aukera izango da aurtengo ikasturtean zehar. Izen ematea irailaren 27a arte egin daiteke.

Udaletxeak antolatuta, eskulan tailerretan aritzeko aukera izango dute antzuolarrek aurtengo ikasturtean. Umeen kasuan, (1. mailatik gora) ostegunetan, 16.45-17.45ak bitarte izango dute hitzordua eta bi txandatan banatuko dute tailerra: urriaren 3tik otsailaren 9ra eta otsailaren 16tik ekainaren 18ra. Tailerrak 12 euroko prezioa izango du hileko eta gehienez 9 ume onartuko dira taldeko. Kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da.

Helduei dagokienez, asteazkenetan 17:00-18:45 artean izango da tailerra. Ostegunetan aldiz, 14.45-16.30 eta 18.00-19.45 bitarte. Nagusien kasuan, hileko kuota 24 eurokoa izango da.

Tailerra Edurne Uribesalgok emango du eta norberak nahi duen lana egiteko aukera egongo da; Kuadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, objetuak itxuraz aldatu. Izena emateko azken eguna: irailaren 27a izango da eta  udaletxean bertan egin daiteke, izen emate orria beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak