Pradejon eta Azagra herriak ezagutzeko txangoa antolatu du Landatxopek

Jone Olabarria 2019ko ira. 11a, 07:11

Irailaren 24ean, martitzena, egingo dute egun osoko irteera. Izen emateko egunak irailaren 16 eta 17a dira, eta txangoak 35 euroko prezioa izango du.

Pradejonen, Txanpinoi eta perretxiku hazkuntza prozesua bertatik bertara ikusteko bisita gidatua egingo dute, izan ere,Espainiako ekoizle handiena da Errioxako herria. Ondoren, hamarretakoa egingo dute eta kontserba fabrikara bisita antolatu dute.
Pradejon bisitatu ostean, Azagranera joango dira eta bertan, Venecia hostalean, izango dute bazkaria. Bazkalostean, Dantza eta bingoa egongo dira.
Jakinarazi dutenez, Antiguako bus geltokian 08:15ean izango da hitzordua, eta Sagastiko geltokian 08:30ean.
Izen ematea irailaren 16 eta 17an egin behar da (16:00tik 18:00ra bitartean),  35 € ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak