Antzuolako ordezkariak Jaizkibel konpainiarekin bat

Maider Arregi 2019ko ira. 8a, 14:31

Antzuolako Udaleko eta Alardearen Elkarteko ordezkariak Hondarribian izan dira eta Jaizkibel konpainiari  babesa adierazi die. "Oso ondo joan da dena; lasaia izan da, eskerrak! Aurten gainera, jende gehiago izan da Jaizkibel konpainian", adierazi dute Alardea Elkarteko kideek.

Antzuolako alardeko eta Udaleko kideek azpimarratu gura dute alardea, herritar guztien ondare kulturala dela eta jaia, integratzailea izan behar duela herritar ororen parte hartzea bermatuz.

"Urte luzeetan ari da Jaizkibel konpainia, eta berarekin batera hondarribiar emakume eta gizon multzo handi bat, emakumeek jaian parekotasunez parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen eta urtez-urte une gogorrak bizi izan dituzte funtsezko eskubide hau gauzatu nahian. Alardea, herritar guztien ondare kulturala izanik, jai integratzailea behar du izan, herritar ororen parte hartzea bermatuz inongo mugarik gabe. Herri baten kultura-ondarea osatzen duten alardearen gisako adierazpen eta ospakizun tradizionalak ez dira estatikoak, ezta aldaezinak ere, unean-uneko emakume eta gizonek bereak dituzten balioen arabera bilakatu eta aberasten dira. Horrela lortzen dute mendez mende irautea. Ziur gaude jaia berdintasunean bizita denok dugula zer irabazi, alardeak berak ere zer esanik ez!", azaldu du elkarteak kaleratutako oharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak