Pilotalekua eta eskolako patioa erreserbatzeko deialdia

Maider Arregi 2019ko ira. 4a, 11:03

2019-20 ikasturtean Antzuolako pilotalekua eta eskolako patioa erreserbatzeko aukera zabalik dago irailaren 15era arte. Irailetik uztailera bitartean patioan edo pilotalekuan jokatu ahal izateko aukera ematen du horrek.

Pilotalekuari dagokionez, martitzen eta eguenetan ezingo da erreserbarik egin, Olalde pilota elkarteak hartuta baitu egun horietan. Patioari buruz, esan, hilabete batean gutxienez ezingo dela jokatu, eskolako handitze lanak direla-eta.

Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, jendaurreko zozketa egingo da. Izena emandakoei txandaren emaitzen berri lehenbailehen emango zaie. Erreserba egiteko bidali mezua kultura@antzuola.eus helbidera eta eman datu hauek: erreserbatu nahi den kirol instalazioa (patioa edo frontoia); eguna eta ordua (1. aukera); eguna eta ordua ( 2. aukera); arduradunaren izena; helbide elektronikoa; mugikorra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak