200 lagun baino gehiagok parte hartuko du Aiherran egingo den Kabalkadan. Irailaren 22an eta 29an egingo da, 16:00etatik 18:30era bitartean. Autobusa egongo da bertara joateko. Sagastitik irtengo da 12:30ean. Prezioa 15 eurokoa da eta 12 urtetik beherakoendako doakoa da. Izena, udaletxean edo kultura@antzuola.eus helbidean eman daiteke. Lehen saiorako azken izen-emate eguna hilaren 15a da. Bigarrenerako, aldiz, hilaren 22a da azken eguna.