Bihar ospatuko du Elkartasun Festa Anelkarrek

Maider Arregi 2019ko abuztuaren 29a

Kongo eta Senegalen dauden proiektuak diruz mantentzeko eta hobetzeko festa egingo du bihar Anelkarrek. Zurrategin izango da 19:30ean hasita eta herritarri, urtero legez, tortillak ekartzeko eskaera egin dute.

"Gure artean ohitura bihurtu den elkartasun festa da. Herritarrek etxean prestatutako tortillak ekarri (urtero 40 eta 50 inguru dira), Anelkarreko partaideok janaria prestatu eta hori guztia edariarekin salgai jartzen dugu afari-merienda egiteko. Jasotzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektuak aurrera egin dezaten izango da", argitu dute Anelkarreko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak