Zapatuko sardina-janean 560 euro atera zituen Anelkarrek

Amaia Zabala 2019ko abuztuaren 26a

Anelkarrek antolaturik, urteroko elkartasun sardina-jana ospatu dute asteburu honetan Antzuolan. Bazkaria, zapatuan, San Bartolome egunean izan zen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez 560 euro atera zituzten. Gaineratu dute, aurtengo bazkariarekin ateratako dirua Senegaleko eta Kongoko haur eta gazteen hezkuntzan laguntzera bideratuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak