Kamio batek istripua izan du Antzuolan

Maialen Regueiro 2019ko abuztuaren 5a

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 08:55an gertatu da kamioiaren istripua, A-636 errepidean, Antzuolan. Kamioiak zama galdu du eta ondorioz, gidaria zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera.

Kamioiak zeraman zama galdu du eta ondorioz, Antzuolatik GI-2632 errepidera trafikoa moztu dute errepidea garbitzeko. Garabia ere istripua gertatu den tokian da kamioia bertatik kentzeko.

[EGUNERAKETA] Dagoeneko zabalik dago GI-2632 errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak