Abuztuan ere elkartasunez bustiko dira antzuolarrak

Maider Arregi 2019ko abu. 2a, 08:00

Anelkarrek Kongo eta Senegalgo proiektuei laguntzeko sardina-jana antolatu du urtero legez abuztuaren 24an, San Bartolome egunean. Elkartasun Festa aldiz, abuztuko azken egubakoitzean egingo da.

Abuztuan herrian geratzen diren antzuolarrendako ezinbesteko festa bilakatu da San Bartolome egunekoa. Hala, abuztuaren 24an, sardina-jan solidarioa egingo dute plazako errekaren alboan, 12:00etan. Herritarren borondatez batzen den dirua Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen hezkuntza proiektuak bultzatzen jarraitzeko izango da. Urtetik urtera goraka doan festa bilakatu da. Orain dela hiru urte 13 kilo sardina erre zituzten; orain bi, 17,5 kilo eta iaz, aldiz, 18 kilo.

Elkartasun Festa

Eta helburu berak lortzeko eta sustatzeko asmoz, Elkartasun Festa egingo du aurten ere Anelkarrek. Abuztuaren 30ean, egubakoitza egingo du –Zurrategi plazan, 19:30ean hasita–. Oporren osteko data esanguratsuena bilakatu da antzuolarrendako eta aurten ere askotariko pintxo eta edariak izango dira protagonista. Eta nola ez, baita ere herritarrek eginiko tortilla solidarioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak