Abuztuan normaltasun osoz jardungo dute zerbitzuek

Maider Arregi 2019ko abu. 1a, 09:00

Udal zerbitzuek abuztuan ez dute aparteko aldaketarik eta ez dute etenaldirik egingo. Hala, Udal bulegoak 08:00etatik 14:00etara irekita egongo dira (astelehenetik egubakoitzera). Abuztuaren 15ean  eta 16an ordea, zubia dela-eta, udaletxea itxita egongo da.

"Eguneroko garbiketa zerbitzua, publikorako harrera eta herritarrendako zerbitzu minimo horiek abuztuko egun guztietan egongo dira. Abuztuan ez du Udalak etenaldirik egiten", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak. Hala, Udal bulegoak 08:00etatik 14:00etara irekita egongo dira.

Liburutegia, aldiz, itxita egongo da abuztuan.

Aisialdirako aukerak

Sagasti auzoko ur-jolas parkea ere irekita egongo da normaltasun osoz abuztuan neska-mutikoen gozamenerako: 10:00etatik 20:00etara bitartean. Eskolako patioa eta Udal pilotalekua ere zabalik egongo dira herritarrendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak