Aurten, gainera, gizartearen balioetara egokitzeko asmotan, Antzuolako Mairuaren Alardeak eraldatze prozesuaren X. urteurrena ospatu du. Bestetik, pasa den ekainaren 30ean, Irungo Alardera egin zuten bisita Antzuolako Alardearen Elkarteko kideek eta udal ordezkariek, eta, gaurkoan, Irungo eta Hondarribiko ordezkariak etorri dira Alarde parekidea barru-barrutik bizi, ezagutu eta gozatzera. Azkenik, Juan Tomas Zabalo zena eta Felix Agirre gogoan eduki dituzte. Hala, Mariasun Narbaiza, alargunak, eta Jesus Agirre anaiak koadro bana jaso dute oroigarri gisa.