Saharatik etorritako neska-mutikoek ere dantza erakustaldia eskaini diete plazan elkartutakoei. Ondoren, bazkaltzera joan dira guztiak.
Iluntzean, 20:00etan, sartuko dira bete-betean jaietan; Antzuolako bandera eta ikurrina jasota, Oinarinekoek egindako Ikurrin dantzarekin, eta udalbatzako kideek aurreskua dantzatuta.