Jaiak direla eta, aldaketak trafikoan eta hondakin zerbitzuan

Jone Olabarria 2019ko uzt. 15a, 13:03

Jaiak hastearekin batera, herriko hainbat kale itxita egongo dira eta ibilgailuak aparkatzea debekatuko da gune batzuetan. Horretaz gain, hondakinak ateratzeko ordutegiak aldaketak izango ditu.

Uztailaren 18tik 21era bitarte,  trafikoa itxita egongo da Kalebarren 17tik (zubia barne) Buztinzuri 15era bitarteko tartean, baita Sagasti 1etik frontoi osterainokoan ere. Era berean, Uztailaren 16tik (martitzena) 23ra (martitzena) debekatuta egongo da Herriko plazan, Eskola aurrealdean eta Sagasti 1etik frontoi osterainoko tartean aparkatzea.

Hondakinei dagokienez, uztailaren 17an (eguaztena) traste zaharrak ohiko ordutegian atera ahalko dira. Uztailaren 19an (egubakoitza) berriz, 09:00etatik 12:00ak arte baino ezingo dira atera ontziak. Uztailaren 20ean eta 21ean ere, 09:00etatik 12:00ak arte atera ahal dira organikoa eta errefusa, hurrenez hurren. Horretaz gain, San Josepeko larrialdi gunean organikoa eta ontzi arinentzat edukiontziak jarriko dira eta Ondarrerako bidean beira edukiontzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak