Eguenean emango diete hasiera Antzuolako jaiei eta dagoeneko prest dute egitaraua. Eskaintzari dagokionez, erromeria talde ugari izango dira aurten: Obaneuke, Mugi Panderoa eta Joselu Anaiak, hain zuzen ere. Txaranga eta elektrotxaranga ere izango dira, jai girorik falta ez dadin.

Antzuolarren presentzia
Egubakoitzean, Gesaltza txarangak girotutako kuadrillen jokoen ostean, kontzertu ugariz gozatu ahalko da; batez ere, txosnetan. 23:00etan hasita, Kobrazulo talde antzuolarrak rock doinuz beteko du Zurrategi. Taldeak 2016ko udaberrian ekin zion bere bideari, eta ordutik hona herriz herri ibili da. Jarraian, Mugi Panderoa erromeria taldearen txanda izango da, eta, bukatzeko, Virgin Mary taldea igoko da taula gainera. Herriko Plazan ere doinu dantzagarriak izango dira; izan ere, Obaneuke erromeria taldearen emanaldia izango da, 23:00etan.
Reggaea eta euskal rumba
Zapatu iluntzea girotzen joateko, 20:30ean, elektrotxaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar. Ondoren, dagoeneko klasikoa den Joselu Anaien erromeriak beteko du Antzuolako plaza, 22:45ean hasita. Ordu laurden geroago entzungo dira txosnetan ere lehen kontzertuen doinuak: gaueko hamaiketan, euskal rumba jotzen duen Kilimak taldeak dantzan jarriko ditu Zurrategin bildutakoak. Sustrajah Bandeko lekeitiarren txanda etorriko da gero, reggae doinuak taularatuko dituzte haiek. Azkenik, eta ordu txikiak arte, Javi Laz arituko da DJ lanetan, momentuko azken kantuak Antzuolaraino eramanda.