Janire Garitano eta Ainhoa Etxezarreta: "Herritarrek guk diseinatutako zapia janzteak badu ardura apur bat"

Jone Olabarria 2019ko uzt. 15a, 09:31

Janire Garitano eta Ainhoa Etxezarreta antzuolarrak

Aurtengo jaietako zapiaren diseinua egin dute Janire Garitano eta Ainhoa Etxezarreta antzuolarrek. Urdin kolorekoa, hontzaren jaitsiera eta jaien zirrara irudikatu nahi izan dituzte gazteek.

Zer islatu nahi izan duzue diseinuan?

Jaiak ostegun goizean hasten dira, eta udalekutako dantza eta bazkari momentua oso garrantzitsuak badira ere,  gure ustez ostegun gauean,  hontza beherantz datorren momentuan hasten dira jaiak ganoraz. Txiki-txikitatik gustatu zaigu bioi  hontzaren jaitsiera. Urteak pasatu dira, baina  emozioa ez da aldatu eta ez da aldatuko. Hontza oso garrantzitsua eta berezia da guretzat, argi genuen zapiak bere jaitsiera irudikatu behar zuela: hontza zeruan, begiak zabal-zabalik eta su artifizialekin.

Nolakoa izan zen sortze prozesua?

Orri batzuk eta boligrafoa hartu eta probak egin genituen, denetan hontza zela protagonista. Modu askotara egin genuen, baina azkenean Antzuolako hotza hobeto irudikatzen zuena aukeratu genuen. Handik aurrera, aplikazio ezberdinekin digitalizatu genuen.

Lehen aldia duzue halako lehiaketa batean parte hartzen?

Parte hartu izan dugu, baina lehen aldia da irabazten duguna. Pozik gaude, baina ardura ere sentitzen dugu; herritarrek gure diseinua eramango dutela pentsatzeak urduri jartzen gaitu. Mezua ulertu eta gustatzea espero dugu.

Zergatik aurkeztu zarete batera?

Klase egun baten izan genuen lehiaketaren berri, eta aurkezteko aukera aztertu genuen, baina bakarrik egiteak lotsa apur bat ematen zigun. Diseinu ugari egin genituen, eta, baten bat saritua izanez gero, saria bion artean banatuko genuela erabaki genuen, eta hala egin dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak