Antzuolako saria domekan, Lehendakariko bosgarrena

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 12a, 20:19

Domekan 09:30ean hasiko dute amateur mailako txirrindulariek Antzuolako sariaren 74. edizioa –Iñaki Lete memoriala–. Lehendakari txapelketako bosgarren lasterketa izango da –beste hiru geratzen dira, Elgoibarren, Oñatin eta Zaldibian–, eta ziklistek 120 kilometro izango dituzte aurretik.

Ibilbideari dagokionez, lehenengo kilometroak Zubillagara joanetorrian egingo dituzte, eta ondoren, birritan igo beharko dute Deskarga Antzuolatik, itzulia Udanatik eta Oñatitik egin eta gero. Eta tropeleko indartsuenen arteko aukeraketa Asentzioko maldek egingo dute, 100. kilometroan. Ikusteko dago indartsuenen talde hori zenbat ziklistak osatuko duten, garaipena esprintean jokatzeko. Iaz, sei laguneko esprintarekin gozatu ahal izan zuten antzuolarrek, eta Iñigo Elosegi izan zen azkarrena. Xabier Murgiondo oñatiarrak ere protagonismoa izan zuen lasterketan: ihes eginda ibili eta gero, bederatzigarren sailkatu zen helmugan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak