Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain bosturte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako zortzi baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean. Hori horrela, harrera ona izaten ari da, eta egitasmoa indarra hartuz doa urtez-urte.
Antzuolako Lamariano azpikoa baserriko Txomin Alberdi eta Amaia Laskurain dira AMA-TXO proiektuko kideak, eta mota askotariko gaztak egiten dituzte. Hori horrela, dituzten instalazioak eta espazioak erakutsi dizkiete, gaur, bisitariei. Horrekin batera, etxeko belarra eta pentsu ekologikoaren bueltan hainbat argibide eman dituzte, besteak beste.
Saioari amaiera emateko, zenbait gazta mota probatzeko tartea ere hartu dute.