Sekulako esperientziarekin itzuli da Kortabarria etxera: "Oso esperientzia ona izan da, gustura ibili ginen. Lasterketaren hasieran ihesaldi handia izan zen eta karrera erabakita geratu zen; hortik aurrera pelotoian sufritu nuen, bero handia zegoen", aitortu du Eulen taldeko txirrindulariak.
Uztaileko bigarren asteburuan, baina, Antzuolan jokatuko den Lehendakari Sarian izango da Aritz Kortabarria.