Aritz Kortabarria antzuolarrak Espainiako Txapelketa jokatu du Murtzian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 28a, 10:25

Aritz Kortabarriak denboraldi ona egiten dihardu; eta, orain, lan onaren fruitua jaso du. Ander Altuna Euskadiko hautatzaileak Espainiako txapelketa jokatzeko hautatu du. Bihar, zapatua, izango da txapelketa Murtzian.

Antzuolako txirrindulariak 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan parte hartuko du bihar, zapatua. Murtzian izango da lasterketa. Eulen taldeko txirrindularia Euskadiko selekzioarekin arituko da. Ander Altuna arduradunak hautatu du antzuolarra beste bederatzi lagunekin batera. Selekzioan lagun izango ditu Kortabarriak: Jon Agirre, Xabier Mikel Azparren, Iker Ballarin, Oier Ibarguren, Unai Iribar, Oier Lazkano, Mikel Mujika, Ibon Ruiz eta Iñigo Elosegi. Aurten egindako lan onaren fruitua izan da Kortabarriarentzat selekzioaren deia jaso eta Murtzian aritzeko aukera izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak