Domekan, aldiz, 11:30ean, San Martzialgo igoera egingo dute gaztetxo txirrindulariek –12:00etan sari banaketa–. 12:00etan, meza egingo da eta ostean, luntxa erretiratuendako. Ondoren, herri bazkaria egingo dute auzotarrek. Eta bazkalostean hasi eta festa amaitu arte, erromeria Jon Ostolaza eta Andoni Ezkerra trikitilarien eskutik.