"Izan ere, herri baten kultura-ondarea osatzen dute adierazpen eta ospakizun tradizionalak, alardeen kasu, ez dira estatikoak eta aldaezinak; unean uneko gizon eta emakumeek partekatzen dituzten balioen arabera bilakatu eta aberastu egiten dira. Eta horrela irauten dute mendez mende", dio Alardearen batzordeak kaleratu duen oharrak.