85 urteko gizonezko antzuolar bat hil da auto istripuan

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 26a, 18:46

Bi autoak errepidean, istripua gertau eta gutxira.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan zen eguazten arratsaldean, Antzuolatik Bergarara bidean, GI-2632 errepidean, kamino zaharrean. Talka horren ondorioz, auto bateko gidaria, 85 urteko gizonezko antzuolarra, A.M., bertan hil zen; beste autoan zihoan emakume antzuolarra zaurituta eroan zuten ospitalera, Arrasatera.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, Mitsubishi Montero eta Volkswagen Golf autoek aurrez aurre talka egin zuten. Laster bertaratu ziren Larrialdi zerbitzutakoak, baina Mitsubishi ibilgailuan zihoan gizonezkoa bertan hil zen. Volkswagen autoko emakumea, ostera, Debagoieneko ospitalera eraman zuten zauriekin.

Bai  gizonezkoa eta baita emakumezkoa ere, biak antzuolarrak. Alejandro Mujika, herrian ezaguna zen eta Mairuaren Alardean urte askoan parte hartu zuen artillero-buru gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak