Preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituzte

Maider Arregi 2019ko ekainaren 26a

Ez dot moztuko bizarra taldeak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen berri bat jarri du martxan Antzuolako jaixetaako… 100 baietz!  lelopean. Helburua uztailaren 18tik 21era ospatuko diren jaietarako herriko leiho eta balkoietan euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzen duten banderolak jartzea da.

Banderolak eskuratzeko hainbat egunetan mahaia jarri dute eta hurrengo egunetan ere jarriko dutela iragarri dute. Ekimen honekin Eltzikorta herriko presoa izango dute bereziki gogoan, baita gaixotasun larriak dituzten gainontzeko euskal presoak ere. Azkenik, herritarrak ekimenean parte hartzera animatzen dituzte, "denon artean indarra egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak