Gastronomia eta kuadrillen arteko joko txapelketan izena eman daiteke

Maider Arregi 2019ko eka. 24a, 12:46

Badatoz Antzuolako jaiak. Hala, kuadrillen arteko jokoetan parte hartzeko izena eman daiteke. Baita ere gastronomia lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo osagai nagusika pasta izango da.

Kuadrillen arteko jokoak

Uztailaren 19an, bazkaria egingo da eta ondoren, 18:00etan, kuadrillen arteko jokoak izango dira. Jokoak Zurrategin izango dira eta txaranga izango da lagun. Parte hartzaileak: DBH 1etik gorakoak. Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da. Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du. Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 € artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du. Izen-ematea: udaletxean edo kultura@antzuola.eus helbidean. Izena emateko azken eguna: uztailak 12, egubakoitza.

Jaietako gastronomia lehiaketa

Uztailaren 19an, egubakoitzean, izango da. Osagai nagusia pasta izango da eta nabarmen ikusiko da pasta; gainontzekoak osagaiak izango dira. Nahi den erara prestatuko da. Taldeak gehienez hiru lagunekoak izango dira. 11:00etarako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan. 11:15ean hasiko da pasta gertatzen. 12:45ean bukatu egingo da. 13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa. Udalaren kontura: oinarrizko jakiak (pasta kiribilak, olioa, gatza, kipula eta olioa) eta sariak. Jana lehiaketan bertan prestatuko da.  Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (pasta egiteko ontzia, sardexka, kutxilo, etab.), sua eta lehiaketara aurkezteko pastarendako platera.  Udalak baditu lagatzeko moduan suak (bonbonarik gabe). Denentzat izan ezean, lehentasuna izena lehenengo eman dutenek izango dute.  Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi aurretik. ·Dastaketa ondoren pastarik sobratuz gero, parte hartzaileek eroateko aukera izango dute. ·Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte. ·Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 12a, egubakoitza. Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi kultura@antzuola.eus-era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak