Ia 450 pintxo 'Oporrak bakean' egitasmoari laguntzeko

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 22a, 09:29

Sagiri eta Anelkar elkarteek elkartasun pintxoak banatu zituzten atzo iluntzean Saharako haurren alde egindako Elkartasun Festan. Hirugihar eta txorizodun 446 pintxo saldu zituztela jakinarazi dute eta 1.071 euro garbi lortu. Pozik agertu dira horrekin antolatzaileak, baina oraindik ere gusturago antzuolarrek laguntzeko erakutsitako borondatearekin. (Argazkiak: Jabi Etxaniz)

Oporrak bakean egitasmoaren barruan Arrasateko aterpetxera astelehenean iritsiko diren haur sahararrendako izango da eskuratutako diru hori. Debagoienera hamalau haur etorriko dira, eta horietatik hiruk Eskoriatzako eta Arrasateko familiekin egingo dute bi hilabeteko egonaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak