Pili Castro: "Bakardade sentsazioa ez dute soilik adinekoek izaten"

Maider Arregi 2019ko eka. 20a, 09:55

Pili Castro, Deustuko Unibertsitateko psikologia irakaslea da eta Caritaseko Adinekoen Saileko arduraduna. Hogei urte daramatza adinekoen inguruko gaiak lantzen. Atzo, bakardadeaz jardun zuen Olaranen ia 50  lagunen aurrean Landatxopek antolatutako hitzaldian.

Pili Castrok, bere doktoretza tesia ere, gai horri lotuta egin du. Hala, atzo, bakardade sentimenduaz mintzatu zen. Nagusiki adineko pertsonek jasaten dutela adierazi zuen, baina gazteen artean ere ematen dela azpimarra egin zuen.

Sentimendu honek dituen ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak azaldu zituen, besteak beste isolamendua eta gaixotasunak. Prebentzioren garrantzia azpimarratu zuen eta honetarako klabe batzuk eskaini zituen: harremanak dibertsifikatzea eta mantentzea, laguntza eskatzea, gustuko ekintzak egitea... Berrogeita zortzi pertsonek hartu zuten parte hitzaldian, euren komentario eta galderekin. Oso gustura egon zirela eta hitzaldia baliagarria zela adierazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak