"Zaborra, apurketak, hustutako su-itzalgailua, sutea, lapurretak... Gaztetxean horrelakoekin egin dugu topo azkenaldian. Saiatu gara gaia bideratzen, baina ikusten dugu ahalegin guztiak alferrikakoak direla. Egoera ikusita, eraikina guztiz ixtea erabaki dugu. Izen zehatzik ez dugu emango, baina etxean 14-20 urte arteko mutilen bat baduzu (neskek ahalegin zintzoa egin dute), galdetu Gaztetxeko gorabeherez".