Gipuzkoako Txirrindulari gazteen lasterketak egingo dira zapatuan

Maider Arregi 2019ko eka. 19a, 11:41

Ekainaren 22an, zapatua, Gipuzkoa guztiko haurren eskolarteko txirrindulari lasterketak egingo dira Lokatzak antolatuta, 15:30etik 17:30era bitartean. Benjamin, alebin, eta infantil mailako lasterketak izango dira, neska zein mutilendako.

Gipuzkoako hainbat herritako taldeak etorriko dira lasterketan parte hartzera.

Oharrak:

Infantil-mailan lehiatzeko, derrigorrezkoa da federazioaren lizentzia edukitzea; baina alebin eta benjaminetan lehiatzeko ez, nahikoa da eskola-kirolean izena emanda egotea. Benjamin mailan edozein bizikleta erabil daiteke; alebinetan, berriz, piñoiek tamaina jakin bat izan behar dute. Eskolako umeren batek alebinen lasterketan parte hartzea nahiko balu, eta bizikleta egokirik ez baleuka, Udalera jo eta  Lokatzakoekin jarri beharko da harremanetan beraiek bizikleta ekar dezaten; benjaminak, berriz, edozein bizikletarekin posible dute. Benjaminak 9 eta 10 urteko neska-mutikoak dira; alebinak 11-12koak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak