25 bat lagun elkartu dira Antzuolako irrati-kontrol bidezko autoen topaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 16a, 18:43

Egun osoz erakustaldiak eta modalitate ezberdinen arteko lasterketak egin dituzte Beheko Auzoko kanpo beltzean

Iñigo Martin, Mikel Arenas, Dani Pedraza eta Edu Roman dira Zumantzu Team taldearen bultzatzaileak. Aurten, laugarrenez antolatu dute Antzuolako irrati-kontrol bidezko autoen topaketa. Egun osoz erakustaldiak eta modalitate ezberdinen arteko lasterketak egin dituzte Beheko Auzoko kanpo beltzean. "Oso gustura ibili gara. 25 bat lagun elkartu gara eta gehienek auto bat baino gehiago ekarri dituzte. Bazkaltzeko atsedena ere egin dugu, eta bi paella handi bazkaldu ditugu", adierazi du Edu Romanek.

Zaleendako bi gune prestatu dituzte. Gune batean autoendako zirkuitua jarri dute, eta bigarren gunean 4x4 autoendako ginkana. Aurten ere, batutako dirua –gastua kenduta– Bergarako Fundame elkartearendako izango da.

Zozketa arratsaldean

Amaieran irrati-kontrol bidezko bi auto zozketatu dituzte. Bi sarituetako bat berehala lokalizatu dute, baina bestea ez. Hala, ordezko zenbakiak ere atera dituzte irabazlea agertuko ez balitz bigarren saria nori eman jakiteko. "Zozketako txartelak saldu ditugun tabernetan ipiniko ditugu zenbaki sarituak ikusgai. Ea bigarren saritua agertzen den".

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak