Hiru egun egongo dira jaietako Larrain dantza entsegatzeko

Maialen Regueiro 2019ko ekainaren 14a

Aurten Antzuolako jaietako domekan, Larrain dantza egingo da, Oinarrin dantza taldeari esker. Horretarako, hiru eguneko entseguak antolatu dira. 

Egunak eta ordutegia

Entseguak hiru egunetan izango dira: uztailaren 2an, 9an eta 16an. Uztailaren 2an, 19:00etatik 21:00etara bitartean izango da eta hutsetik hasiko dira. Hurrengo bi egunetan, bi ordu egongo dira entsegatu ahal izateko: batetik, 19:00etatik 20:00etara eta bestetik, 20:00etatik 21:00etara. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak