Zumitzezko uztaia jasoko du Kortabarriak bihar

Maider Arregi 2019ko eka. 14a, 08:00

Zapatu eguerdian egingo da Antzuolako udalbatza berria eratzeko osoko bilkura. Ezustekorik ezean, lehen bozketan gehiengo osoz Beñardo Kortabarria izendatuko dute alkate, 2019ko ekainetik 2023ko ekainera arteko agintaldia betetzeko.

Dena ondo bidean, bigarrenez jasoko du Antzuolako jarduneko alkate Beñardo Kortabarriak zumitzezko uztaia, zapatuan. Osoko bilkura berezia izango da, udalbatza berria eratuko baita. Eguerdiko hamabietan hasiko da eta herritarrei irekia egongo da. "Orain lau urte, herritarrak etorri ziren udalbatzaren eraketaren osoko bilkurara. Aurten ere herritarrendako ateak irekita egongo dira, noski. Agian, kargua hartzen berria banintz, ikusmina handiagoa izango litzateke", aurreratu du Kortabarriak.Sorpresa gutxi aurreikusten da biharko. Lehenengo bozketan, gehiengo osoz izendatuko dute Kortabarria alkate. Izan ere, gehiengo osoa izateko sei zinegotziren aldeko botoa behar du Kortabarriak –guztira, udalbatzak hamaika zinegotzi ditu–. Gogoratu behar da EH Bilduk zazpi zinegotzi dituela, EAJk hiru eta alderdi sozialistak bat.Beñardo Kortabarriak oraindik zer esango duen osoko bilkuran guztiz zehaztuta ez daukan arren –eguazten goizean izan da GOIENArekin–, eskerrak emateko hartuko duela hitza aitortu du: "Eskerrak emango dizkiet herritarrei. Izan ere, %60k bat egin dute gure proiektuarekin. Egiten ari garenarekin bat dator jendea eta horretan lanean jarraitzeko eta sakontzeko konpromisoa hartuko dugu datozen lau ur-teetan ere", azaldu du.

"Orain lau urte hartu genituen konpromisoak betetzea izan da gure lan jarduna, eta horretan jarrai-tuko dugu; gure lana zintzotasunez egitea eta jendeari entzutea da eskaini dezakeguna. Dena ondo egitea zaila da eta denak konforme egotea ere zaila dela badakigu. Baina herritar ororendako lan egingo dugu; guregana datorren arazoa edo gaia herri mailako ikuspegiarekin landuko dugu. Proiektu eta pro-posamen guztiei arreta bera jarriko diegu, herri hobea egitea da-eta gure helburua".

Adin Mahaiak gidatuko du

EH Bildu alderdiko bi zinegotzi dira Adin Mahaia osatuko dutenak. Josune Martinez da udalbatzako zinegotzirik gazteena eta zaharrena, aldiz, Purita Arregi. Osoko bilkura alkateak gidatzen duen arren, bihar, Martinezen eta Arregiren ardura izango da. Bietako batek, gainera, emango dio zumitzezko uztaia Kortabarriari. Udalbatza osatu ostean, batzordeak eta kanpoko erakundeetarako ordezkariak aukeratzeko 30 eguneko epea du Antzuolako Udalak. "Ziurrenik, herriko jaien aurreko astean egingo dugu osoko bilkura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak