Aralarrera irteera egingo du Arrolak zapatuan

Maider Arregi 2019ko eka. 11a, 14:26

Arrola Mendizale taldeak, eguraldi txarragatik atzeratu behar izan zuen irteera zapatuan egingo du. Hala, Aralarreko parajeez gozatzeko irteera egingo dute.

"Aralar ezezaguna 'ezagutzeko' asmoarekin Lizarrusti, Igaratza, Ganbo, Irazustako lepoa, Enirio, Lareoko urtegia eta berriro Lizarrustira buelta egingo dugu. Ibilaldi ikusgarria da eta denetik du: monumentu megalitikoak, artzain-txabolak, egindako pista istilutsuak, belardiak, urtegia... Paisaia ikusgarria eta ezezaguna". Sei bat orduko ibilbidea, lagun artean erraz egiten dena dela diote. Izena arrolamt@gmail.com helbidean eman beharko da. Irteera goizeko 08:30ean Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak