Ibon Gezalaga: "Aldagelak egin arte lanean jarraituko dut"

Maider Arregi 2019ko eka. 8a, 09:00

Hiru urte daramatza AKEko zuzendaritzan Ibon Gezalagak. Presidente gisa bi urte bete ditu eta beste urtebete egiteko gogotsu dagoela aurreratu dio GOIENAri.

Ibon Gezalagak AKEko presidente karguan jarraituko duela aurreratu du. Izan ere, Eztalako aldagelak eginda utzi gura dituela azpimarratu du.

Zein balorazio egiten duzu?

Urtea ondo joan da. Esan, baina, jokalariei dagokienez preferente eta gazte mailetan justu samar ibili garela. Ez, ordea, kadete eta infantil mailetan. Preferenteei dagokienez, iaz baino la-saiago ibili garela aitortu beharra daukat. Denboraldia amaitzeko sei partidu falta zirela mailari eustea bermatua geneukan. Gainontzeko taldeek, gainera, kopa jokatu dute.

Futbol eskolaren ereduarekin gustura zaudete. Asmatu duzue.

Antzuolako klubaren filosofia ez da irabaztera joatea itsu-itsuan, ondo pasatzea eta kirolaz gozatze baizik. Aurten, 73 gaztetxok parte hartu dute futbol eskolan.

Entrenatzaile berria du lehen taldeak.

Bai, Iker Epelde azkoitiarra. Oso pozik gaude. Iaz, gazteen entrenatzailea izan zen, eta adostua geneukan aurten preferente mailakoena izango zela. Aurten, gainera, infantil txiki –11-12 urte– kategoria aterako dugu, haur asko daudelako. Talde mistoak izango dira, ziurrenez. Futbol eskola ere halaxe da; izan ere, futbola gustatzen zaien neska asko daude Antzuolan.

Eztalako aldagela berriak ere lortu dituzue Udalarekin elkarlanean.

Kosta da, baina aurrera doa. Lanak hasten direnerako beste aldagela aurrefabrikatu batzuk lortu ditugu. Izan ere, gure asmoa da Eztalan jarraitzea. Inguruko herrietako azpiegiturek ezin dutela bi klub jaso aztertu dugu. Talde asko mobilizatu beharko genituzke; baita txikienak ere.

Lau aldagela izango dituzue.

Bai; partidu asko jokatzen dira eta ordutegi malguagoa eduki-zeko jokoa emango liguke lau aldagela izateak. Gure proposamena da aldagelak tokiz aldatzea eta taberna dagoen tokian jartzea. Horregatik, gai hau bukatutzat eman arte zuzendaritzan lanean jarraitu gura dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak