Zaporeak ekimenarekin bat egin dute ikasleek

Maider Arregi 2019ko ekainaren 6a

LHko 5. mailako ikasleek bat egin dute Zaporeak ekimenarekin eta janari bilketa jarri dute martxan. Lesboseko esperientziaz eta errefuxiatuek bizi duten egoeraz jardun zuten boluntario lanetan ibili den Xabi Gezalagarekin.

Gaurtik, ekainaren 14ra arte jasoko dituzte elikagaiak eskolako sarreran: makarroiak, arroz luzea, dilistak, babarrunak, garbantzuak, sardinak eta atuna latan,  oliba olioa, kuminoa, curry-a eta piperrauts beltza eta zuria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak